Elizondoko bestetako haur eta gazteen egunean bereziki haurrendako triatloia antolatu dute aurten. Alta, haurrek ez ezik, gurasoek ere parte hartu dezakete eta izen ematea irekita dago. 655 295 685 zenbakira bidali beharra da Whatsapp-a izen abizenekin, NAN zenbakiarekin eta sortze datarekin.
Parte hartzaile guziek segurua izanen dute eta probak erreleboka egiteko aukera ere egonen da. Gainera, sorpresak ere izanen direla aitzindu dute antolatzaileek.