Modu berezian ospatu dituzte sanjoanak Berroetan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 24a

Ez zuten surik piztu, halere, ur ontziekin moldatu ziren.

Ohiko modura suak saltatuz ez, baina bertze gisara egin dituzte San Joan "suak" berroetarrek

Argazkia eta testua: Maialen Iantzi.

Egin duen bero sapa ikusita, surik ez egitea aholkatu zuten aurtengo San Joan suetan. Hortaz, modu berezian egin zuten ospakizuna Berroetan. Suak beharrean, urez betetako ontziak saltatu zituzten aurten herritarrek; amalurrari euria eta freskura eskatuaz! Udako solstizioa pasatuta, uda ederra heldu da aitzinetik! 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun