Bizikleta istripuak artatzeko lehen sorospenen ikastaroa eginen dute ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 23a

Irudia: Freepik.com

Baztango Talde Ekosozialak bizikleta istripuak artatzeko lehen sorospenen ikastaroa antolatu du ekainaren 25ean, 18:00etatik 19:30era Arizkunenean. Xabi Ameztoi Osasunbideko erizainak gidatuko du saioa.

Bizikletan ibiltzean gertatzen ahal diren istripuei nola erantzun ikasiko dute ikastaroan: auto harrapaketak, erorketak, zakurren erasoak, bero kolpeak… horrelakoen aitzinean oinarrizko ezagutzak eta jardunbideak emanen dituzte. Tokiak mugatuak izanen direnez, izena eman beharko da baztanekosoziala@protonmail.com helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun