Ortzirale honetan Markullukobordak bere despentsa eta harrera gunea aurkeztuko ditu. Gastrolurra ekimenean parte hartu eta guztia borobiltzeko proiektua dela aipatzen zigun Maxux Goñik. Bertako ekoizleen produktuen eskaintza zabala du bere despentsan Markullukobordak, bezeroek probatu ditzaten eta ondotik ekozle horiek establezimenduak ere ezagutu ditzaten.
Gastrolurran parte hartu du Elizondon dagoen Barrutia 12 harategi urdaitegiak ere eta Markullukobordako despentsan ere daude bere produktuak
Guk tarte hau naturaltasunez lanean diharduen Barrutia 12 ezagutuko dugu.
Xabi Barrutia Elizalde arduradunarekin egon gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.