Jesus Goñi bertsolari oronoztarra omendu dute Altsasun

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 22a

Jesus Goñi, Altsasuko omenaldiko antolatzaile, laguntzaile eta bertsolariekin batera. Argazkia: Nerea Mazkiaran

Laia Ikerketa Taldeak lehen aldiz eman duen Laia Saria eskuratu zuen larunbatean

Lehen aldiz eman duten Laia Saria hartu du LAIA Ikerketa Taldeak Diasporaren ahotsak euskal emigrazioari buruzko nazioarteko sinposioa egin du ekainaren 19an eta 20an Altsasuko Iortia Kultur Gunean. Egitarauak solasaldi akademikoak, mahai ingurua, LAIAren ikerketen aurkezpenak, Jesus Goñi bertsolari oronoztarraren omenaldia eta bertso bazkaria bilduko ditu. Argazkiak: Nerea Mazkiaran

Jesus Goñi Telletxea 1947an Oronozko Barbereneko bordan sortu zen, eta gazte joan zen Ameriketako Estatu Batuetara. Urte luzez Nevadan eta Idahon bizi izan da eta hamarkadetan parte hartu du euskal jaialdi, topaketa eta bertso saioetan, bertsolaritzaren ordezkari ospetsuenetako bat bihurtuz bertan.

Jesus Goñi, Irulegiko eskua irudikatzen duen Laia Saria hartzen. Argazkia: Nerea Mazkiaran

Ttikitatik bertsozalea baldin bazen ere, Ameriketan garatu zuen zaletasun hori eta Jesus Arriada, Martin Goikoetxea eta Jhonny Curutchetekin batera ibili zen hainbat kultur ekitalditan herriz herri, lau hamarkadatan. Lan horregatik, Ameriketako Estatu Batuetan arte tradizionalak saritzeko ematen duten saririk handiena, National Endowment for the Arts erakundeak emandako National Heritage Fellowship Saria eskuratu zuen 2003an. Nazio Batuen Erakundearen egoitzan ere kantatu zuten, New Yorken.

Jesus Goñik gustura hartu zuen saria eta gustura izan zen bertso bazkarian ere, Sustrai Colinarekin eta Joanes Illarregirekin batera.

Jesus Goñi, Sustrai Colinaren eta Joanes Illarregiren artean. Argazkia: Nerea Mazkiaran

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun