Bestak 2026

Arizkungo bestetarat joateko Gan-torri busa izanen da larunbatean

Ttipi-Ttapa

Baztango Gizarte Zerbitzuak busa antolatu du bihar gauean, ekainaren 20an, Arizkungo bestetarat joan eta herrietara bueltatu ahal izateko

Bestara joateko bi bus izanen dira. Lehenbizikoa Zigaurretik abiatuko da:
  • 22:30ean Zigaurre
  • 22:35ean Ziga
  • 22:40ean Aniz
  • 22:45ean Berroeta
  • 22:50ean Almandoz
  • 23:00etan Oronoz-Mugairi
  • 23:05ean Arraioz
  • 23:10ean Irurita
  • 23:15ean Gartzain
  • 23:25ean Lekaroz
  • 23:35ean Elizondo
  • 23:40ean Elbete
Bigarrena Amaiurtik aterako da:
  • 00:00etan Amaiur
  • 00:10ean Azpilkueta
  • 00:20ean Erratzu

Bueltatzeko ere bi norabideetara joanen da, 03:30ean eta 05:30ean Zigaurre aldera eta 04:30ean eta 06:30ean Amaiurrerat. Joan-etorriak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun