Joan den azaroan eta abenduan, Iruñean, Bilbon eta Donostian Olaia Inziarte musikari baztandarrarekin biran ibili ziren Baztango AbesbatzaTtikiko kantariak. Esperientzia ahaztezina izan zela jakin badakigu, bizipen ederrak izan zituztela kontzertuetan. Geroztik ez dira geldirik egon kantari gaztetxoak, kontzertuekin edo hainbat ekimenetan parte hartzen izan dira. Adibidez, azken emanaldia Lekarozen, Baztango Mindeitzek ortziralean antolaturiko kantaldi ibiltarian kanta bat kantatu zuten frontoiaren aitzineko aldean herriko haurrekin batera.
Azaroan, Olaiarekin egindako kontzertuen aitzinetik egon ginen berekin. Gaur, ikasturteaz eta akabailarako Iruritako dantzariekin prestatu dutenaz mintzatuko zaigu Maki Urtasun Jaimerena, Kristina ahizparekin batera abesbatzako zuzendaria bera.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.