Kaxtrail lasterketaren bigarren zatia ezagutzeko ibilaldia eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 17a

Talde ederra elkartu zen bidearen lehenbiziko zatia ezagutzeko hitzorduan.

Izpegitik Erratzurat buelta eginen dute, baina aldi honetan lasterka, Oihana Azkorbebeitia kirolariarekin batera. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute

Urriaren 24an eginen den Kaxtrail mendi lasterketaren bigarren erdia ezagutzeko ateraldia eginen dute ekainaren 20an Erratzun. 08:00etan herriko plazan egin dute hitzordua eta bigarren zati honetan Izpegitik Erratzurainoko ibilbidea eginen dute, 21 km eta 1.100 metroko desnibel positiboarekin, Auza, Burga, Soralar eta Xorroxingo parajeetatik barna.

Aldi honetan bidea lasterka eginen dute, Oihana Azkorbebeitia kirolariarekin batera. Gainera, lasterraldiaren ondotik, Azkorbebeitiak solasaldia emanen du herriko elkartean 17:30ean.

Jardueran parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute ondoko galdetegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun