Asteburuan Elizondon zuhaitz bat hautsi dutela salatu du Baztango Talde Ekosozialak

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 16a

Taldearen erranetan, «asteburua etorri eta baten batek sekulako balentria bailitzan zuhaitz bat hautsi du Kuarteleko zelai gaineko aldean, errepide nagusirat ematen duen espaloian. Azkeneko urteetan horko zuhaitzen lerrokadura aldatzen aritu da udala, zuhaitz berriak landatuz, gazteak. Hala, oraino enborra sendoegia ez dutela aprobetxatuz, burugaberen batek bere indarrak hor neurtu nahiz izan ditu, enborra erditik hautsiz».

Herri barneko zuhaitzak «ondare publikoa» direla oroitarazi dute, «denen sosez landatu eta ordaintzen direnak, hainbertze onura ekartzen dituztelako: itzala, biodibertsitatea, airearen egurastea, edertasuna… Zuhaitzak hausterakoan herritarrak onura horiez gabetzen ari da arbola hautsi duen burugabe hori».

Gainera, «urtetik urtera gero eta egun eta hilabete beroagoak ezagutzen ari gara, azkeneko aste hauek konparazioen, ereiaroa eta dagoeneko hainbertze egunez 30ºtik goiti ibili izan gara. Zer erran iazko abuztuan 40ºak gainditu genituen egunez. Halako beroak egiten dituelarik zuhaitzek tenperatura jausteko eta itzala emateko balio dute, osasun publikoaren ikuspegitik funtzio berri eta garrantzitsua».

Hori dela eta, «zuhaitzen haustea publikoki salatu nahi dugu, guztiz onartezina baita».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun