Joan den ortziralean Juli ostatuan hitzartu zuten apustua, eta ez dute lan makala, sei modalitatetan arituko baitira. Hasteko 80 kiloko harria goratu beharko dute 50 aldiz, ondotik 28 plaza eginen dituzte 100 kiloko txingekin, 60 koxko bildu, kanaerdiko sei enborren mozketa aizkorarekin, 60 thruster goratze eta akitzeko 15 mozketa trontzarekin kanaerdiko enborrean. 2.000 euro jokatuko dituzte.