METAk adierazi duenez, «langilea urtez urte gehiago pobretzen ari da eta etxebizitzaren prezioa goiti doa, erosahalmena geroz eta gehiago murriztuz. Arazoa ez dago merkatuan, arazoa merkatua bera da». Honen aitzinean «antolakuntza» aldarrikatu dute, «negozioaren kontra eta unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa izanen den etxebizitzaren alde».