Thierry Biscaryk zuzendutako Baztango Mindeitzek emanaldi ederra egin zuen ortziralean Lekarozen, eta jendetza bildu zen kantak aditzera. Herriko hainbat txokotatik kantatu zuten, «Lekarozko historia musikaren eta kantuaren bidez kontatzeko» helburuarekin.
Bakarka, binaka zein taldeka kantatu zuten, eta guztira 60 bat lagunek parte hartu zuten emanaldian, Koro Ttikiren eta txalaparta eta kirikoketaren laguntza ere izan baitzuten. Akitzeko, soka dantza egin zuten plazan.