Gazteendako euskal pilota campusa eginen dute abuztuaren 17tik 21era Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 12a

12-16 urteko neska-mutil federatuei egonen da zuzendua eta uztailaren 5era arte eman daiteke izena

Nafarroako Euskal Pilota Federazioak udako campusa antolatu du Lekarozko aterpetxean abuztuaren 17tik 21era. 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutil federatuei zuzendua egonen da eta 30 plaza izanen ditu. Egonaldia euskaraz eta gaztelaniaz izanen da eta jarduera ugari eginen dituzte:

  • Abentura anitzeko jarduerak Baztan Abentura Parkean
  • Eskularru laxoaren bisita eta erakusketa
  • Ezagutza jokoak eta talde kohesioko dinamikak
  • Ginkana pilotazalea
  • Elizondora txangoa
  • Kirol kooperatiboak
  • Kirol psikologiako tailerra

Matrikularen prezioa 304 eurokoa izanen da eta uztailaren 5era arte egonen da irekia izena emateko epea. Horretarako, galdetegia bete beharko da, banku transferentzia bidez ordaindu ES81 2100 5153 99 2200 0214 71 kontu zenbakian, eta ordainagiria bidali fnp@fnpelota.com helbiderat. Izen emate ordenaren arabera beteko dituzte plazak eta ekainaren 21a baino lehen egindako inskripzioek 50 euroko murrizketa izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun