Xorrotx eta fin

Lekarozko irakasleak Hezkuntza Departamentuak hartutako erabakiaren kontra agertu dira

Xorroxin irratia 2026ko ekainaren 12a

Jakin berri dugu Hezkuntza Departamentuak heldu den ikasturterako A ereduan aritzeko bortz irakasle A ereduko plazatik aterako dituztela. Erdaldun elebakarrek eginen dutela gaur egun D ereduko irakasle elebidunek egiten duten lana. Honen ondorioz, lanaldi osokoak zirenak lanaldi erdikoak bihurtuko dira. Institutuko irakasleak erabaki honen kontra agertu dira, eta arrazoiak azaltzeko agerraldia egin berri dute. Erabaki honek izanen dituen ondorio eta kalteen inguruan Lekaroz BHIko zuzendari ordea den Aritz Urrutia gurekin izan dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun