Elizondoko Baztanberri plaza eta Santiago karrika lotuko dituen zubi berriaren % 44 egin dute orain arte

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 11

Nafarroako Gobernuaren eta Baztango Udalaren eta Elizondoko Herriaren ordezkariek obra bisitatu zuten astearte honetan. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

Txibite kontseilaria zubi berriaren lanak bisitatzera etorri da aste honetan. Joan den urteko abuztuan hasi ziren lanean eta heldu den urteko ekainerako akituko dutela aurreikusia dute. Proiektu honek 2,3 milioi euroko aurrekontua du. 

Elizondoko Baztanberri plaza eta Santiago karrika lotuko dituen zubia aitzinerat doa, eta lanak bisitatu zituzten asteartean Oskar Txibite Lurralde Kohesiorako kontseilariak, Maria Torres Herri Lanen eta Azpiegituren zuzendariak, Fernando Anbustegi Baztango alkateak, Beñat Verde Elizondoko alkateak eta udaleko eta herriko ordezkariek.

2025eko abuztuan obrak hasi zirenetik, azpiegituraren % 44 eraiki da, eta guztira 22 hilabeteko epea dute. Totalean 2,3 milioi euroko aurrekontua izanen du proiektuak, eta karrika nagusiari N-121-B saihesbidera irteera zuzena ematea du helburu, trafikoa arintze aldera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun