Baztango Mindeitzek kantaldia eginen du Lekarozen ortziralean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 10a

2024an Berroetan egin zuten kantaldia.

Baztango Mindeitzek kontzertu ibiltaria eginen du laugarren urtez segidan, eta aurten, Lekarozen txanda izanen da, Thierry Biscaryren zuzendaritzapean. Ekainaren 12an 18:30ean hasiko da kantaldia eta herriko hainbat txokotan ibiliko dira: balkoiak, baratzeak, etxeko gorapeak, lorategiak… kantuak interpretatzeko agertoki ederrak.

Taldeak hilabeteetan entseatu du kanta herrikoien ikastaroan. Kontzertuaren helburua «Lekarozko historia musikaren eta kantuaren bidez kontatzea» izanen da. Hori dela eta, kanta batzuk herriaren historiari lotuak daude, «eta horien hitzak espresuki egokitzen dira ekitaldira». Errepertorioaren barnean taldeko emanaldiak, bikotekakoak eta bakarkako kantak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun