Joseba Arizmendi oronoztarra eta Ane Casillas iruritarra txapeldun izan dira Oiartzungo pala txapelketan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 8a

Oiartzungo 32. pala txapelketako finalistak. Tartean, txapeldun suertatu ziren Joseba Arizmendi oronoztarra eta Ane Casillas iruritarra.

Girizia Elkarteak antolatutako Oiartzungo 32. pala txapelketako finalak jokatu dituzte igande honetan eta gizonezkoen maila nagusian, Oronozko Joseba Arizmendi eta Jon Arriega bizkaitarra suertatu dira txapeldun, hirugarren urtez segidan. Finalean 25-19 irabazi zieten Perezi eta Seoaneri. Arizmendiren kasuan, gainera, bi astez bigarren txapela jantzi du, Labianokoaren ondotik. Emakumezkoen txapelketa nagusian, Ane Casillas iruritarra eta Soraurengo Leire Artazkoz izan dira txapeldun, finalean Balerdiri eta Aranbururi 25-10 irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun