Baztango Euskara Zerbitzuak eta Dindaia Fundazioak bertze urte batez antolatu dute Udako Jostaldia Euskaraz, abuztuaren 3tik 28ra. Euskaraz dakiten 3 eta 12 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduak egonen dira udalekuak eta astelehenetik ortziralera bilduko dira Elizondoko eskolan, 10:00etatik 13:00etara. Goiz txokora joateko aukera ere emanen dute, 09:00etan hasita 10:00etan beharrean.
Izen ematea ekainaren 12ra arte egonen da irekia dindaia.eus webgunean. Plazak mugatuak izanen dira eta gaindituz gero, zozketa bidez aukeratuko dituzte. Izena ematean ordainketa egin beharko da, kontzeptuan haurraren izen-abizenak idatziz. Prezioa aste kopuruaren araberakoa izanen da:
| Baztanen erroldatuak | Guraso bakarrak / Haurride bat baino gehiago jostaldian | Ez erroldatuak | ||
|
Goiz txokorik gabe (10:00 - 13:00) |
Aste 1 | 35€ | 30€ | 45€ |
| 2 aste | 70€ | 60€ | 90€ | |
| 3 aste | 105€ | 85€ | 135€ | |
| 4 aste | 140€ | 110€ | 180€ | |
|
Goiz txokoarekin (09:00 - 13:00) |
Aste 1 | 45€ | 40€ | 55€ |
| 2 aste | 90€ | 80€ | 110€ | |
| 3 aste | 135€ | 120€ | 165€ | |
| 4 aste | 180€ | 160€ | 220€ |
Edozein zalantzarako edo informazio gehiagorako eskuragarri dago 948 266 240 telefono zenbakia.