Oihalak etxez etxe bildu ondotik, urtarriletik hasita eta ekainera artio, igandero eta tarteka larunbatetan ere, bildu dira arizkundarrak elkarrekin bestetako banderak josteko. Orain, banaketa egin ondotik, bakoitzak bere etxeko balkoian edo leihoan paratuko du bere sorta urtero. Horixe da asmoa, eta gainerako herrietan gauza bera egitera animatzen ditugu.