Plazara Dantzara taldeak Hondarribia Berdintasun Hiria saria lortu du

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 8a

«Mutil dantzetan emakumeen parte hartzea bermatzeko egindako borrokagatik» omendu dute taldea

Jaizkibel Konpainiak Hondarribia Berdintasun Hiria saria banatu zuen joan den ortziralean Hondarribiko Itxas Etxean. Baztango Plazara Dantzara taldeari egin diote aitortza aurten eta taldeko kide ugari igo ziren oholtzara saria biltzera.

Jaizkibelek azaldu zuenez, «Bidasoak lotzen ditu Baztan eta Hondarribia, eta, azken urteetan, jaietan emakumeen parte hartzearen aldeko aldarrikapenak ere lotzen gaitu: hemen alardean, eta han mutil dantzetan. Baztango mutil dantzetan emakumeen dantzatzeko nahia eztabaida iturria izan da. Ez da bide erraza izan, botere eta genero harremanek ere berdin-berdin funtzionatzen dute Baztanen eta Hondarribian. Baina, ibilbide gatazkatsua izan arren, emakumeak lortzen ari dira jaietan plazan dantzan aritzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun