Lixura Baztan enpresa publikoak bi garbitzaile lanpostu betetzeko deialdia egin du

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 9a

Eskabideak udaleko erregistroan aurkezten ahalko dira ekainaren 23ra arte

Baztango Udalak oposizio lehiaketa bidez bi garbitzaile lanpostu betetzeko deialdia egin du, Lixura enpresa publikoaren bitartez. Lanpostu batek asteko 32,5 orduko lanaldia izanen du eta bertzeak asteko 27,5 ordukoa. Gainerako gaindituen zerrendarekin lan poltsa bat osatuko dute, ordezkapenetarako erabiliko dutena eta indarrean egonen den bertze
deialdi bat onartu arte.

Parte hartu nahi dutenek Espainiako edo Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea izan beharko dute; 16 urteak beteak eta erretiroa hartzeko adina gainditu gabe; eskola ziurtagiria eta DBH, Lanbide Hezkuntza edo titulu baliokidea; lanerako gaitasun psikiko eta fisikoa; eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua ez egotea; eta Nafarroako bi hizkuntza ofizialen ezagutza.

Eskabideak Baztango Udaleko Erregistro Orokorrean aurkezten ahalko dira ekainaren 23ra arte, egun hori barne, erregistroan zuzenean edo posta bidez. Deialdiaren oinarri guziak eta eskabidea eskuragarri daude baztan.eus webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun