Maiz, Minbiziaren ikerketaren aldeko hainbat ekimen egiten dira. Aitzinera pausuak eman dira baina oraindik ere bada aunitz egiteko eta ikerketa horiekin segitzeko dirua behar da. Irratian maiz ematen ditugu ekimen solidarioen inguruko albisteak. Pianoa lau eskutara kontzertuaren berri aditua izanen duzue eta seguraski bat baino gehiago publiko gisa egon izanen zarete.
Minbiziaren inguruko kontzientziazioa zabaltzeko eta ikerketaren alde dirua biltzeko bihar bertze kontzertu solidarioa eginen dute Berroetako elizan. Bertan Baztango Mindeitzek, Gaztelu taldeak, Joana eta Olaiak, Guy Saldubeherek, Gartxito anaiak eta Gandeia taldeak parte hartuko dute..
Minbizia bizitu duten eta kontzertuaren antolaketan eta partaide izanen diren Josune Cordoba Arrosamena eta Kiko Gartxitorena Etxeberria estudiora etorri zaizkigu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.