Mendialdeko Etxebizitza Taldeak batzar irekia eginen du ekainaren 18an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 3a

METAk adierazi duenez, «langilea urtez urte gehiago pobretzen ari da eta etxebizitzaren prezioa goiti doa, erosahalmena geroz eta gehiago murriztuz. Arazoa ez dago merkatuan, arazoa merkatua bera da». Honen aitzinean «antolakuntza» aldarrikatu dute, «negozioaren kontra eta unibertsala, kalitatezkoa eta doakoa izanen den etxebizitzaren alde». Jendea animatu dute taldean parte hartzera eta batzar irekia eginen dute ekainaren 18an 18:00etan Baztango Gaztetxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun