Xorrotx eta fin

Zigako eskolako azken egunak, ospakizun baten bueltan eginen dituzte igandean

Xorroxin irratia 2026ko ekainaren 2a

Duela bizpahiru urte Zigako eskola hesteko Nafarroako Gobernuaren aginduak, eskola komunitateaz gain, herria ere aztoratu zuen. Azkenean ez zen horrelakorik izan… baina oraingoan albistea behin betikoa da, Zigako eskolan ikasturte akabailan daude, baita historiaren azken egunetan ere. Haur gutti daude heldu den ikasturterako eta Baztango zenbait herri ttikietako eskolan susperraldian dauden bezala, Zigan ez da horrelakorik aurreikusten. Elkartze besta goxo bat eginen dute heldu den igandean, ekainaren 7an.
Joan den ortziralean saio polita eskaini ziguten eskolako lau ikasleek…
Aditzen aritu zen gure hurrengo gonbidatua ere. Eskolako amatxo da, ikasle izana ere eta gaur egun Zigako alkatea ere bai. Gurekin dugu Mirian Barberena Ibarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun