Apirilaren 15ean abiatu zen Global Sumud Flotilla Bartzelonatik, Gazara laguntza humanitarioa eramateko helburuarekin, eta bertan parte hartu zuen Hegoa Arrieta baztandarrak. Maiatzaren 23an ailegatu zen Euskal Herrira, bertze bortz euskaldunekin batera, Israelgo armadak bahitu ondotik. Bere esperientzia kontatzeko hitzordua egin zuten joan den ortziralean Baztango Gaztetxean, eta jendearen interesa piztu zuen, aretoa guztiz bete baitzuen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.