Joseba Arizmendi eta Gorka Altzuarte baztandarrek irabazi dute Labianoko pala txapelketa

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 1a

Joseba Arizmendi oronoztarra eta Gorka Altzuarte almandoztarra, txapeldun Labianon.

Labianoko pala txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean eta Joseba Arizmendi oronoztarrak eta Gorka Altzuarte almandoztarrak jantzi zuten txapela, finalean Xabier Legarra eta Iturriri 35-18 irabazita.

Altzuarte eta Arizmendi urdinez eta Legarra eta Iturri gorriz, finalaren aitzinetik. Baztandarrak (urdinak) gailendu ziren, 35-18.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun