Ekainak 3, asteazkena
20:00etan txupinazoa eginen dute eta 20:30ean kalejira musikariek eta buruhandiek alaitua. 21:00etan, berriz, baztan zopak izanen dira Beñat Mitxelena akordeoilariarekin.
Ekainak 4, ortzeguna
08:00etan aurora parrokiako abesbatzarekin eta Bixente akordeoilariarekin. 12:00etan meza nagusia eta prozesioa eginen dute, eta 13:00etan luntxa frontoian. 17:00etan gazteen arteko pilota partidak izanen dira. 18:00etan bingoa, eta ondotik Mitze magoa. 20:30ean patata tortilla lehiaketa eginen dute. 00:00etan Gaztiak DJ.
Ekainak 5, ortziralea
11:00etan haur jokoak eginen dituzte. 16:00etatik aitzinera haurrendako puzgarriak izanen dira arratsalde osorako. 17:30ean mus txapelketa eginen dute. 18:00etan txokolate hartzea haurrendako. 21:30ean herri afaria eginen dute. 00:30ean dantzaldia Trikidantz taldearekin eta ondotik Bako DJ. 07:00etan gautxoriendako gosaria eskainiko dute.
Ekainak 6, larunbata
11:00etatik aitzinera mus txapelketako final erdiak eta finala jokatuko dituzte, eta 13:00etan sariak banatuko dituzte. 14:00etan zikiro jatea. 16:00etan dantzaldia izanen da Luzianoren eskutik. 21:30ean gazte afaria eginen dute. 00:00etan musika Kapitan General DJarekin eta 07:00etan gautxoriendako gosaria.
Ekainak 7, igandea
12:00etan meza nagusia izanen da. 17:30ean herri kirolak izanen dira eta 20:00etan sarien zozketa eginen dute. Bestak akitzeko, 22:00etan Gaixoa ni eginen dute.