Gorka Goñi elbetearraren lagunek pintxo-poteo solidarioa antolatu dute Elizondoko Casino eta Futbolin ostatuekin batera, maiatzaren 31n 16:30etik 22:00etara. Gainera, Jaliskoko Aitor eta Uxueren eta The Drunken Barrels taldearen kontzertuak ere izanen dira giroa alaitzeko. Trago eta jatekoak eskudirutan ordaindu beharko dira eta irabazi guziak Gurekin Zaude elkartearendako izanen dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.