Bestak 2026

Jendetsuak izan dira aurten Berroetako bestak

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 26a

Nekez izanen dugu berroetarrek berriz ere horrelako eguraldia bestetako lau egunetan. Eguzkia izan da jaun eta jabe. Giro goxoa nabaritu da jendearen parte hartzean.

Argazkiak eta testua: Maialen Iantzi

Ortziralean baztan zopetan 130 bat lagun elkartu ziren eta larunbateko paella afarian bertze hainbertze. Egunetako ekitaldietan itzala bilatu behar bazen ere, freskatzeko moduak ere izan dira; koltxonetak freskuran paratu eta salto gogotik!

Gabetan, aldiz, ezin gehiago eskatu; ortzirale zein larunbatean giro paregabea izan zen. Bi egunez goizeko ordu ttikiak arte luzatu zen besta. Larunbatean, gainera, plaza bete jende ikusi genuen La mala pekora talde ospetsuarekin.

Akitzeko, astelehenean, zikiro eguna izan zen. Goizean bizikleta itzulia eta mus txapelketak egin ondoren, egonaldi luzea egin zuten bertaratutakoek. Arratsaldean zenbait joko prestatu ziren; ura tarteko freskaldi ederra hartu zuten parte hartzaileek. Berriz ere besta ederrak izan dira.

Baina dena ez da besta bakarrik. Asteartearekin auzolana ere egiten da eta txalogarria hor ere zenbat jende elkartzen den bestondoari kontra eginez. Gora Berroeta!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun