[ARGAZKIAK] Gorka Goñiri elkartasuna adierazi diote Giltxaurdin Baztan futbol talde nagusiaren etxeko azken partidan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 25a

Baztan futbol talde nagusiak denboraldi honetako etxeko azken partida jokatu zuen igandean Giltxaurdin eta Gorka Goñi Mendiburu Elbeteko gazteari elkartasuna adierazteko eta omenaldia egiteko aprobetxatu zuten. Elizondoko zelaia bete zuten zaleek Gorkak janzten zuen 5 zenbakidun kamiseta jantzi zuten eta bere omenez ‘tifo’ handi bat ere hedatu zuten eta Baztan eta Lerines futbol taldeetako jokalariek Animo Gorka, zurekin gaude, Eutsi! zioen pankarta zelairatu zuten. Argazkiak: Juan Mari Ondikol

 

Partida horretako sarrerekin, ostatuan eta zozketan ateratakoarekin eta saldutako elkartasun materialarekin bildutako diruarekin laguntza emanen zaio Gorka Goñiri eta bere familiari. Igandeko partidarako 700 kamiseta egin ziren eta denak astean zehar agortu zirenez, gehiago ere eginen dituztela jakinarazi dute. Gazte kuadrillek egindako txapak eta pultserak ere saldu zituzten. Leticia Rekartek, Gorkak igorritako eskutitz labur bat ere irakurri zuen, berari bidalitako argazki, mezu eta animo solas guztiak eskertuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun