EH Bilduk osasungintzari buruzko solasaldia emanen du astelehenean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 22a

Nafarroako Osasun Plataformako kide den Lazaro Elizaldek parte hartuko du saioan, maiatzaren 25ean 19:00etan Arizkunenean

EH Bilduk solasaldi ziklo bat abiatu du «Nafarroako osasungintzaren inguruko diagnostikoa eta osasun sistema publikoaren erronkei aurre egiteko dituen proposamenak herritarrekin partekatzeko. Nabaria da Nafarroako osasun sistemak herritarren beharrei erantzuteko ezintasunak dituela. Horren lekuko da, Baztanen lehen arretako zerbitzua izaten ari den higatzea».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun