Joritz Barberena Meoki (Vizcay Hermanos - CC. Villaves) lekaroztarra junior mailako Nafarroako txapeldun suertatu zen junior maiatzaren 10ean Lizarran jokatutako Trofeo Robert Innova lasterketan. Joritz Barberena hirugarren postuan sailkatu zen lasterketa honetan, baina junior mailako Nafarroako txapeldun izateko aski izan zuen. Lizarrako Txirrindulari Elkarteak antolatutako lasterketak 103 kilometroko ibilbidea izan zuen eta 159 txirrindularik parte hartu zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.