Berriztu elkarteak adingabe migratzaileen harrerari buruzko solasaldia eginen du ekainaren 16an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 20a

«Harrera proiektua herritarrengana hurbiltzea eta bakarrik dauden adingabe migratzaileen familia eta komunitate harrera bultzatzea» izanen du helburu saioak

Berriztu elkarteak Harrera proiektua aurkeztuko du ekainaren 16an, asteartea, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean 18:00etan. Hitzordua herritar guziei irekia izanen da.

Topaketaren helburua «proiektua herritarrengana hurbiltzea eta bakarrik dauden adingabe migratzaileen familia eta komunitate harrera bultzatzea» izanen da. Elkarteak azaldu duenez, «saioan parte hartzeko eta harrera egiteko modu desberdinak aurkeztuko ditugu, inguruko pertsona eta familia gehiagok proiektua ezagutu eta sare komunitario honetan parte hartzera anima daitezen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun