Hilabeteroko martxarekin segituz, maiatzeko hirugarren asteartean ere mendira atera dira Arkupeak elkarteko mendizaleak. Maiatzaren 19ko udaberriko eguraldi eguzkitsu zoragarria probestuz Berroetatik abiatu eta inguruko mendietan ibili ziren, Urkizelai, Udiko lepoa eta Elorregikogainan barrena, Abartan mendi kaxkora igoz (1.095 metro). Gero, maldan beheiti joan eta Oronoz-Mugairiko Urgain jatetxean ederki bazkaldu zuten 78 lagunek. Ekaineko irteera Hondarribia inguruan eginen dute. Irudiak: Joxe Zubieta
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.