Kaxtrail mendi lasterketaren antolatzaileek ibilbidea ezagutzeko ateraldia eginen dute maiatzaren 23an, 07:30ean Erratzuko plazatik abiatuta. Bidearen lehenbiziko zatia eginen dute: 22 kilometro eta 2.000 metroko desnibela izanen du eta Gorramakil, Urritzate eta Iparlatik pasatuko dira.
Izpegin akituko da ibilaldia eta arratsaldean, 17:30etik aitzinera, Elbrus tontorrera (Kaukaso mendikatea) egindako bidaiaz mintzatuko da Mariano Eseberri mendizalea Irigoieneko bentan.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute galdetegian.