Axierrek eta Martintxok irabazi dute aurtengo Berroetako Pala Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 18a

Basaburuko lau herrietako ordezkariak aritu dira txapelketan eta bi kategoriatan jokatu dituzte finalak

Argazkia eta testua: Maialen Iantzi

Larunbata ekintzaz betetako eguna izan zen Berroetan. Goizean auzolana izan zuten; herria bestatako txukundu eta prestatzeko tartea. Jende andana aritu zen lanean, helduak zein haurrak, denak bestetarako prest! 

Arratsaldean Pala Txapelketako finalak jokatu ziren. Azken urteetan udaberriro egiten da txapelketa hau, eta bertan, Basaburuko lau herrietako ordezkariak aritzen dira. Bi kategoriatan jokatzen dute, eta lehendabiziko mailan zazpi jokalari aritu ziren. Axier eta Mattin berroetarrak ailegatu ziren finalerat, eta Axierrek irabazi zuen 30-28. Bigarren mailan aldiz, bortz pilotari aritu ziren. Bi zigatar izan ziren finalean: Martintxo eta Xanti, eta partida honetan, Martintxo izan zen garaile. Plaza bazterrean jende aunitz elkartu zen finalez gozatzeko!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun