Erratzuko artisauek azoka eginen dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 15a

Maiatzaren 17an 11:00etatik 14:30era bitarte bilduko dira herriko plazan. Eskaintza zabala izanen dute: bitxiak, gasnak, ukenduak, euskal pastelak, sagar zukua, artile lanak, garagardo artisauak, makramez egindako osagarriak, zurezko lanak, larrugintza, kroketak, eskuz serigrafiatutako arropak... eta sorpresak ere izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun