Bestak 2026

Iruritako bestetarat joateko Gan-torri busa izanen da larunbatean

Ttipi-Ttapa

Baztango Gizarte Zerbitzuak busa antolatu du bihar gauean, maiatzaren 16an, Iruritako bestetara joan eta herrietara bueltatu ahal izateko

Bestara joateko bi bus izanen dira. Lehenbizikoa Arraioztik abiatuko da:
  • 22:30ean Arraioz
  • 22:35ean Oronoz-Mugairi
  • 22:45ean Almandoz
  • 22:50ean Berroeta
  • 22:55ean Aniz
  • 23:00etan Ziga
  • 23:05ean Zigaurre
Bigarrena Amaiurtik aterako da:
  • 23:30ean Amaiur
  • 23:40ean Azpilkueta
  • 23:50ean Erratzu
  • 00:00etan Arizkun
  • 00:05ean Elbete
  • 00:10ean Elizondo
  • 00:15ean Gartzain
  • 00:25ean Lekaroz

Bueltatzeko ere bi norabideetara joanen da, 03:30ean eta 05:30ean Arraioz aldera eta 02:30ean eta 04:30ean Amaiurrerat. Joan-etorriak hiru euroko prezioa izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun