Martxoaren 7an aurkeztu zuten Elizondon Gure Moneta ekimena, Baztanen bertako moneta propioa sortzeko ekimena. Hainbat herritar, elkarte, eragile eta udala bera ere ari dira lanean egitasmoan, eta adierazi dutenez, «moneta martxan paratu nahi badugu, denon partaidetza ezinbestekoa izanen da».
Hori dela eta, heldu den asteartean, maiatzaren 19an, elkarte eta eragileen txanda izanen da. Arizkuneneko hirugarren solairuan eginen dituzte aurkezpenak, 17:30ean kirol elkarteei zuzendua eta 19:00etan kultura eta arlo sozialeko eragileendako.