Bestak 2026

[ARGAZKIAK] Zikiroa prestatzen dutenek piztutako txupinazoarekin abiatu dira Iruritako bestak

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 14a

Maiatzaren 13an, asteazken eguerdian piztutako txupinazoarekin eta Baztango Gaiteroekin eta erraldoiekin herrian emandako bueltarekin abiatu ziren Iruritako bestak. Lehen suziria pizteko arduraduna sortzez lesakarra, baina aspaldian Iruritan bizi den Iban Etxarte Antzizar izan da, zikiroa prestatzeaz arduratzen den lan taldearen izenean. Talde horretan, Kotte Plaza, Aitor Sarratea, Miguel Garate, Maribel San Jose, Pello Mari Garate, Iosu Etxeberria, Mikel Prim, Idoia Argain eta Carlos Mindegia daude. Arratsaldean kirolak izan zituzten, pilota, herri kirolak eta aizkora apustua, baita musika, ezkila jotzea eta baztan zopak karpan. Argazkiak: Juan Mari Ondikol

Gaur egun handia

Bestek segida izanen dute igandera bitarte. Gaur egun handia izanen dute Iruritan, Salbatore eguna.

Maiatzak 14, ortzeguna

09:00etan diana. 11:00etan meza. 12:00etan herriko dantzarien emanaldia plazan, ondotik luntxa. 17:30ean pala eta pilota partidak frontoian. 19:30etik 21:30era dantzaldia plazan Imuntzo eta Belokirekin. 21:30ean mutil dantzak. 22:30etik 23:30era gazte jokoak plazan. 23:30etik 02:30era dantzaldia plazan Eztitan taldearekin, ondotik besta karpan.

Maiatzak 15, ortziralea

09:00etan diana baserrietan eta herriko txistulariak herrian barna. 11:30etik 13:30era haurrendako puzgarriak frontoian, ondotik haurren bazkaria karpan. 14:00etan gazte bazkaria Jauregiarten eta jubilatuen bazkaria Olarin. 15:00etatik 18:00etara haurrendako puzgarriak frontoian. 18:30ean kalejira erraldoiekin. 19:30etik 20:30era dantzaldia Iratzar taldearekin. 20:00etan bokatak afaltzeko guraso elkartearen eskutik. 20:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 21:30etik 00:30era Zutik elektrotxaranga. 00:00etan dantzaldia Iratzar taldearekin plazan. 00:30etik aitzinera Kota Zero eta Burutik karpan.

Maiatzak 16, larunbata

10:00etan diana herriko musikariekin. 11:00etatik 13:00etara kadeteen kopa ziklista. 12:00etan kalejira erraldoiekin. 13:00etan fanfarre poteoa plazatik abiatuta. 14:00etan zikiroa Luzianok alaitua, ondotik herriari buelta Elutxa txarangarekin. 20:00etan bokatak afaltzeko guraso elkartearen eskutik eta dantzaldia Soletikan taldearekin. 21:00etan mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 00:00etan dantzaldia plazan Soletikan taldearekin eta Jonkass DJ karpan. 04:00etatik 07:00etara Aimar DJ trinketean.

Maiatzak 17, igandea

12:30ean kalejira erraldoiekin. 10:00etatik 14:00etara azoka. 17:00etan haurrendako ginkana plazatik abiatuta. 17:30ean mus txapelketa Gizarte Bilgunean. 19:30ean dantzaldia plazan Joselu Anayak taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun