Sei film labur ikusteko aukera izanen da:
- The Wind is Ash (2025, Txina), Kun Sun. Queer neska bat bere jaioterrira itzuliko da, hileta batera joateko asmoz. Han autoezagutzarako bidaia bat biziko du, eta amari buruz daukan pertzepzioa aldatuko zaio.
- Ferides (2025, Katalunia), Alba Cros Pellisé. Birsortze bat gauaren erdian, Saóren eta Julianaren lehen topaketaren bitartez. Zaurgarritasuna eta sedukzioa elkarrekin nahasiz, bide emango diote etorkizun esperantzagarri bati.
- Seuls les poissons morts suivent le courant (2025, Frantzia), Christophe Gomes. Camillek sei urte ditu, eta mutiko jaio zen arren, neskato sentitzen da. Inauterietan printzesaz mozorrotuta joango da eskolara, nahiz eta ez duten neskato gisa errekonozitu nahi. Zuzendariak Camilleren amari deituko dio, azken konfrontazio baterako.
- Delay (Txina-AEB, 2025), Wang Han-Xuan. Txinako aita gay bat bere seme heterosexualaren ezkontzara joaten saiatuko da, Parisen, baina haren bidaia atzeratu egingo da ustekabean.
- This Feminine Side (Portugal, 2025), Alice Siniscalchi. Feminitatea, Lisboako queer ahotsek eta multimedia arteak definitua eta berrasmatua.
- Ultramarino (Euskal Herria, 2025), Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti. Herriko jaiak dira eta Zazu, nerabezaroaren atarian bere nortasunaren bila dabilena, bidegurutze batean dago: aukeratu egin beharko du tradizioz zehaztutako rola bete edo bere sentimenduek agintzen diotenari jarraitu.
Film guztiak jatorrizko bertsioan izanen dira, euskarazko azpitituluekin.