Hiru luzeretako ibilbideak egiteko aukera izan zen larunbatean Berroetan. Ibilbide motzenak 10 km inguru zituen eta Iñigo Garde Alzueta (00:46:10) eta Guratz Azpiroz Beunza (00:55:15) izan ziren bi irabazleak. Ibilbide ertainak 14,8 km zituen eta honetan Julen Loiarte Mitxelena (01:16:44) eta Oihana Arruti Terreros 0(1:30:00) helmugaratu ziren lehendabiziko postuetan. Azkenik, 21,6 km-ko ibilbidean, Joseba Erro Eziolaza (01:58:21) eta Amets Maiztegi Landa (02:35:45) izan ziren garaileak.
Kaskoetan haizeak gogor jo arren, orokorrean lasterka egiteko eguraldi ona egin zuen: ez hotz, ez bero eta ateri! Herrian saltsa polita sortu zen, ikustera ere jende andana bat hurbildu baitzen. Azpimarratzekoa bertze behin ere, herritarrek egindako lana. Dena auzolanean ateratzen da aitzinerat eta mendian ez bada, herrian, herritar gehienek laguntzen dute. Eguna behar bezala akitzeko, lanean ibilitako guztiek bazkari eder bat egin zuten herriko frontoian!