Giro bikaina Izpegiko Igoeraren VIII. edizioan

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 11

32 parte hartzaile izan zituen probak eta 30ek lortu zuten akitzea. Turismoen kategorian Bruno Scherer izan zen garaile bertze behin, monoplazetan, berriz, Iker Palacios

Argazkiak: Iñigo Iribarren

Eguna «zerura begira» hasi zuten larunbatean DRS Razing taldeko kideek, Izpegiko Igoeraren antolatzaileak; «euria eginen ote zuen beldur ginen baina azkenean eguzkia atera zen eta giro bikaina izan genuen». 32 lagunek parte hartu zuten proban eta horietatik 30ek akitu ahal izan zuten. Antolatzaileek «animoa handia» bidali diete akitu ez dutenei, «batik bat Josetxo Duperou saratarrari».

Arratsaldean, beti bezala, sari banaketa egin zuten Erratzun eta hauek izan ziren irabazleak kategoria bakoitzean:

  • Scratch turismoak
    • 1. Bruno Scherer (Porsche 991 GT3) 03:30:085
    • 2. Mikel Mazkiaran (Seat 600 JTR) 03:34:532
    • 3. Ruben Artia (BMW E 46 Compresor) 03:36:005
  • Scratch monoplazak
    • 1. Iker Palacios (BRC B52) 03:27:742
    • 2. Unai Arretxe (Speed Car GT 1000) 03:35:028
    • 3. Luis Miguel Alonso-Osella (PA 21 JRB) 03:39:577
  • Mailaka
    • 1. klasea: Mikel Mazkiaran (Seat 600 JTR)
    • 2. klasea: Bruno Scherer (Porche 991 GT3)
    • 3. klasea: Mikel Otxoa (BMW E30 Touring)
    • 4. klasea: Aitor Hoyos (BMW M3 E30)
    • 5. klasea: Alberto Osinaga (BMW E30)
    • 6. klasea: Javier Goñi (Citroen AX)
    • 7. klasea: Joseba Iñarrea (Renault Clio Cup)
    • 9. klasea: Unai Arretxe (Speed Card GT 1000)
    • 10. klasea: Iker Palacios (BRC B52)
  • Historikoak
    • Aitor Hoyos (BMW M3 E30)
  • Open Series Fenauto pilotuak
    • 1. Joseba Iñarrea
    • 2. Imanol Oskoz
    • 3. Mikel Mazkiaran
  • Open Series Fenauto taldeak
    • 1. DRS Razing

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete «igoera aitzinerat ateratzeko gugan konfiantza jartzen duten guziei: pilotuak, babesleak, komisarioak, Erratzuko Herria… Heldu den urtean berriz elkar ikusiko dugulakoan, 9. edizioaren esperoan egonen gara gogo eta ilusioz».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun