Iluntasunetik argi izpien zirrikituak… Urte hasiera gogorra izaten ari bada ere, etsipen, ezjakintasun eta ezinegon handiko egunak tarteko, beti aitzinerat urratsak eman dira ingurukoak eta ingurua bidelagun. Elkartasun keinuak anitzak izan dira azken lau hilabeteetan eta hondarreko egunotan bereziki hunkigarria izaten ari da guztia.
Gorka Goñi Mendiburu gazte elbetearraren bizitza erabat aldatu zen urtarrilaren 4an. Meningokoko sepsi baten ondorioz 85 egun ZIUn egin zituen larri. Bizirik atera zen arren, ondorioak arras gogorrak izan dira: bi hanken eta beso baten anputazioa...
Berriz jaio da Gorka, baina egoera berri honi aitzin egiteko bidea ikasi behar.
Horretarako protesi anitzak eta errekuperazio prozesu luzea du aitzinetik.
"Gurekin zaude" ongintzako elkartea sortu du bere familiak. Ortziralean abiaturiko diru bilketa kanpaina ere babes izugarria izaten ari da.
Xorroxin Irratiko estudioa Madrilgo La Paz erietxearekin lotuko dugu goiz honetan.
Lurdes Mendiburu Vidartekin, Gorkaren amarekin, solastatu gara.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.