'Enarak' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia eginen dute ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 6a

Beñat Iturriozek 1967an sortutako Enarak taldean oinarritutako dokumentala aurkeztuko du maiatzaren 8an, 19:00etan Arizkunenean. Proiekzioaren ondotik solasaldia ere izanen da.

Sinopsia

1967an, Francoren diktadura betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek Enarak taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraindik arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehunka kontzertu eman ondotik, 1971n misteriotsuki desagertu ziren, betirako. 50 urte beranduago, abeslariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen bila abiatuko da, ornitologia, collage-a eta bilaketa eszentriko bat nahasten dituen labirinto filmiko batean murgilduz. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun