DRS Razing taldeak Izpegiko Igoeraren zortzigarren edizioa antolatu du aurten. Maiatzaren 9an eginen dute eta egun osoko egitaraua izanen du: 09:00etatik 12:00etara egiaztapenak eginen dituzte Erratzuko frontoiko aparkalekuan. 13:00etan hetsiko dute Izpegiko errepidea eta 14:30ean hasiko dira igoerak. Partaide bakoitzak lau aldiz igoko du mendatea; lehenbiziko biak entrenamendu gisa eta bertze biak erlojupean. Akitzeko, arratsaldean sari banaketa eginen dute Erratzuko plazan. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete igoeraren babesleei emandako laguntzagatik.