Berroetako IX. Mendi Lasterketa eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 5a

Irudia: Mikel Hualde.

Aurten hiru ibilbide izanen dira eta egunean ere izena emateko aukera emanen dute

Berroetako Mendi Elkarteak mendi lasterketa antolatu du bertze urte batez eta maiatzaren 9an izanen da bederatzigarren edizioa. Aurten, bi ibilbide izan beharrean, hiru eginen dituzte:

  • L ibilbidea: 21 kilometroko luzera eta 1.275 metroko desnibela, Saioako kaskoraino igango da.
  • M ibilbidea: 15 kilometroko luzera eta 737 metroko desnibela.
  • S ibilbidea: 10 kilometroko luzera eta 367 metroko desnibela.

Berroetan hasi eta akituko dira hiru ibilbideak eta batera abiatuko dira, 09:00etan. Dortsal banaketa, berriz, 08:00etan hasiko da. Izena ematea irekia dago herrikrosa.eus webgunean, 22 eurotan, eta lasterketaren egunean ere izena emateko aukera emanen dute 08:45ak arte. Informazio osoa eta araudia ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun