Bidaiaren ardatz nagusiak bi zentro izan dira. Alde batetik, «Liga Fundazioan Elizondoko zein Sakanako lanbide eskoletan jorratzen dituzten antzeko ikasketa eta metodologiak hurbiletik ezagutzeko aukera izen dute». Bertzetik, «Incluir programa, jasangarritasun eta erantzukizun sozialean oinarritutako ekimena, lan inklusioa eta aniztasuna sustatzea helburu duena».
Esperientzia «ezin hobea» izan da, «ikasleen arteko harremana bikaina izan da eta elkarrekin arras gustura egon dira. Hain izan da positiboa bizitakoa, non aitzinerago berriz elkartzeko hitzordua egina duten».