Emakume Artisten Zikloa eginen dute maiatzaren 11n eta 18an Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 5a

Bertzeak bertze, Louise Bourgeois eskultoreaz mintzatuko dira. Irudia: Oliver Mark (Wikimedia).

Saio teoriko-praktikoen bidez, munduko emakume artista erreferenteak ezagutuko dituzte eta bakoitzak gauzatutako obra eta fanzine bat eramanen ditu etxerat. Tailerrean parte hartzeko izena eman beharko da Baztango Berdintasun Zerbitzuan

Baztango Gizarte eta Berdintasun Zerbitzuak Emakume Artisten Zikloa antolatu dute maiatzaren 11n eta 18an Arizkunenean, 17:30etik 19:30ean. Artearen historian bigarren planoan gelditu den emakumearen figura herritarrei plazaratzea du helburu tailerrak. Saio teoriko eta praktikoak izanen ditu, emakume artista esanguratsuak ezagutzeko eta alde praktikoa lantzeko. Partaide bakoitzak norberak egindako artelan eta fanzine bat eramanen ditu etxerat.

Tailerrean parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izanen da, 613 003 634 telefonoan edota berdintasuna@baztan.eus helbidearen bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun