Migeltorena aita-semeak irabazi dute Berroetako Frontenis Txapelketa

Ttipi-Ttapa 2026ko maiatzaren 4a

Neguko hotzak aizkatzeko, bertze behin, frontenis txapelketa antolatu da Berroetan. Aurtengoan Berroeta, Aniz eta Zigako parte hartzaileak egon dira eta 30era arteko partidak jokatu dituzte.

Argazkia eta testua: Maialen Iantzi

Ligaxka egin ondotik, final-aurrekoak jokatzeko egunak udaberrian izan ziren, baita finala ere. Azken honetan Migeltorena aita-semeak izan ziren garaile. Partida lehiatu baten ondotik, finala 24-30 akitu zen. Sari gisarat Baztango Zaporeak produktuen lotea eraman zuten.

Heldu den urtean berriz antolatzeko intentzioarekin akitu da aurtengoa, bertze behin ere kiroltasun eta lagunarteko giroan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun